Gizartea -

Iragarpena

Hego haizea eta zaparradaren bat, asteburuan Euskadin

Tenperaturak 20ºCtik gora ibiliko dira asteburu osoan. Igandean giroa ezegonkorra izango da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguraldiak ildo beretik jarraituko du gaur, ostirala. Giro eguzkitsua eta atsegina izango dugu orokorrean. Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta barnealdean zaparrada trumoitsu bakanen bat bota lezake, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera.

Haizea motel ibiliko da, nora ezean, eta arratsaldean brisa sartuko da kostaldean.Tenperatura maximoak 20 ºC-ren bueltan geratuko dira.

Tenperaturak gora

Larunbatean, hego ukituko haizearekin tenperaturak gora egingo du apur bat. Hodeiak ugaritu egingo dira, baina hasieran erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak iritsiko dira eta eguzkiari lekua utziko diote, kostaldean batez ere.

Arratsaldean, ostera, bero-hodeiak garatuko dira eta noizean behin zaparrada trumoitsuak botako ditu, bereziki hegoaldean.

Igande ezegonkorra

Igandean giro ezegonkorra areagotu egingo da. Zeruak hodeitsu jarraituko du eta noizbehinka zaparradak botako ditu, bereziki arratsaldean.

Tarteka trumoiren bat jo lezake. Tenperaturak antzera jarraituko du, aldatzekotan, behera egingo du apur bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea