Gizartea -
Datu ofizialak
Nesken % 25 abusu sexualak jasaten ditu Espainian, Aspasiren arabera
Hurrengo egunetan kanpaina bat abian jarriko dute arazoa "ikustezin" izaten jarraitu ez dadin: haurrei egindako abusuen % 80 isilpean geratzen dira, batez ere erasotzailea biktimaren ingurukoa denean.
Erredakzioa
17 urtez azpiko lau neskatotik batek eta zazpi mutikotatik batek abusu sexualak pairatzen ditu Espainian, gehienak familia barruan.
Horixe da Haurtzaroko Abusu Sexualen Prebentziorako Elkarteak (Aspasi) Puerta del Solen egindako elkarretaratzean salatu duena. Bertan, "Isiltasuna hautsi" lelopean bildu dira.
Margarita Garcia Marques Aspasiko presidenteak azaldu duenez, abusuen kopurua handiagoa izan daiteke, gehienak salatzen ez direlako eta, askotan, biktimek gertatutakoa subkontzientean gordetzen dutelako.
Garcia Marquesek iragarritakoaren arabera, informazio kanpaina bat martxan jarriko dute abusuen arazoa "ikustezin" izaten ez jarraitzeko, izan ere, kasuen % 80 isilpean geratzen delako, batez ere erasotzailea senidea edo ingurukoa denean.
Adituak adierazi duenez, erasotzaile asko gizartean integratuta daude eta bizitza normala dute; ondorioz, zaila da sexu-patologia larria dutela antzematea.