Gizartea -
Gertakaria
Emakume bat hil da itota Bilboko itsasadarrean
30 bat urteko emakumea Nerbioi itsasadarrera erori da Olabeaga auzoaren parean. Biktimak ez zuen nortasun agiririk.
Erredakzioa
30 bat urteko emakume bat hil da gaur itota Bilbon, Nerbioi itsasadarrera erori ostean, Olabeaga auzoaren parean, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Gertakaria 16:30 aldera jazo da eta larrialdi zerbitzuek abisua jaso ostean, Ertzaintza eta Bilboko suhiltzaileak bertaratu dira eta emakumea erreskatatu dute. Biktimak ez zuen nortasun agiririk.
Biktima suspertzen saiatu dira larrialdi zerbitzuak, baina ez dute lortu. Gorpua Bilboko Auzitegiko Medikuntza Zerbitzura eraman dute, bertan autopsia egin diezaioten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea