Gizartea -

Gerran harrapatuta

Boli Kostan harrapatutako arrantzalea Euskadira iritsi da

Loiuko aireportura iritsitakoan "ondo" daudela esan du Aitor Fernandezek. Arrantzalea eta bere familia Boli Kostako gatazka armatuan harrapaturik geratu ziren apirilaren 2an.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitor Fernandez Bermeoko (Bizkaia) arrantzalea eta bere emaztea Euskadira heldu dira gaur, larunbata, Boli Kostatik. Laurente Gbagbo presidente ohiaren eta Alassane Ouattara agintariaren jarraitzaileen arteko gatazka armatuan harrapatuta herrialdetik atera ezinda geratu ziren.

Arrantzaleak esan du azken egunetan enbaxadan egon direnez, "seguruago" sentitu direla. Edozein kasutan, beren etxean zeudenean "oso gaizki" pasa dutela azaldu du, eta beren bizitza bi aldiz gutxienez "arriskuan" ikusi duela. Gogoratu behar da, Fernandez eta bere familia Abdijango (Boli Kostako hiriburu ekonomikoa) etxebizitzan harrapatuta geratu zirela apirilaren 2an. Kaleak gerra zibilean murgilduta, aste beteko izua pasatu zuten etxean, eta zazpi egun geroago, Frantziaren base batera eraman zituzten, Parisera lekualdatzeko zain.

Espainiako enbaxadaren jarrera salatu zuen Bermeoko gazteak, izan ere, arrantzalea ekartzeko ardura hartu zuen, baina emaztea eta bost urteko semea at utzi zituen, Fernandezek Euskadi Irratian azaldu zuenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea