Gizartea -

Trafikoa

Hainbat kilometrotako auto-ilarak AP-68an Orozkon, istripu baten ondorioz

Larrialdietako zerbitzuek trafikoa eten egin dute Bilborako noranzkoan, auto bat errepidetik atera eta gero, eta horrek lau kilometrorainoko auto-ilarak eragin ditu. Errei guztiak ireki dituzte jada.

Suhiltzaileak, lanean. Argazkia: Arabako Suhiltzaileak
Suhiltzaileak, lanean
Suhiltzaileak, lanean. Argazkia: Arabako Suhiltzaileak

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AP-68 autobidea itxi behar izan dute gaur, astearte, Orozko (Bizkaia) parean, Bilborako noranzkoan, istripu bat izan eta gero, lau kilometro baino gehiagoko auto-ilarak eraginda.

Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak azaldu duenez, gaurko 11:15 inguruan, auto bat errepidetik atera da, gidaria barruan geratuta.

Larrialdietako zerbitzuak bertaratu dira, eta errei guztietako trafikoa eten egin dute, Bilborako noranzkoan, zauritua ospitalera eraman, eta errepidea garbitu arte.

12:15ak aldera zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman dute, eta 13:00 inguruan autobidea zabalik geratu da.

Hala, gutxienez 4 kilometrorainoko auto ilarak sortu dira, 20. kilometroaren parean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bilbo Bizkaia Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak A-8 Autobidea AP-68 autobidea Orozko