Gizartea -

Aurkikuntza zientifikoa

Azken euskal tximuaren aztarnak aurkitu dituzte Arrasaten

Arkeologoek hezur bat aurkitu dute eta kosta egin zaien arren, tximu baten beheko masailezurra identifikatu dute. Masailezurrak hortz batzuk mantentzen ditu oraindik ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Desagertu eta ehun mila urte geroago, arkeologo talde batek azkenengo euskal tximuaren aztarkanak aurkitu ditu. Tximua Pleistozeno garaiko Gipuzkoako basoetan bizi zen eta antza denez hegazti harrapari batek hil eta jan egin zuen. Aurkitutakoa, Europan bizi izan ziren azken tximuetako bat da.

Aztarnak Lezetxiki kobazuloan aurkitu dituzte Alvaro Arrizabalagak Euskal Herriko Unibertsitateko maisuak eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak zuzendutako azken kanpainan. Aurkikuntzaren berria, "Journal of Human Evolution" zientzia aldizkari ospetsuan argitaratu berri dute. Aldizkari hau antropologia eremuko aldizkari ospetsu eta eraginkorrena da.

Lezetxiki nazioartean oso ezaguna den haitzuloa da, besteak beste, bertan aurkitu dituztelako gizakien zanbait fosil, bi hortz neardental zehazki, baita " homo heidelbergensis" aurreko espezieko emakume baten besahezurra ere.

Azken aurkikuntza honek ezustekoan harrapatu ditu ikertzaileak, pieza lurrazpian aurkitu baitute azkeneko ikerketak egiten ari zirenean. Hezurra aurkitu eta kosta egin zaie tximuaren beheko masailezurra zela asmatzea. Masailezurrak hotz batzuk matentzen ditu oraindik ere.

Euskal Herriko Unibertsitateko maisuak esan duenez, ikuspuntu paleontologikotik, Lezetxikiko tximua aurkikuntza "garrantzitsua" da, "orduko klima uste baino epelagoa zela adierazten duelako. Orain arte hotzagoa eta paisaia bestelakoa zela uste genuen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea