Gizartea -
Ezkontza
Williamek eta Katherinek gerorako utzi dute eztei-bidaia
BBCren arabera, ezkon berriak, "paparazziengandik" oharkabean ibiltzeko beranduago egingo dute eztei-bidaia.
Erredakzioa
St. James''s Palaceko bozeramaile batek esan dunez, William eta Catalina Cambridgeko dukeek, eztei-bidaia aurrerago egitea erabaki dute eta Erresuma Batuan igaroko dute asteburua.
Ezkon berriak Erresuma Batuaz gozatu ahal izango dute asteburu luzea: ostiralean jaia egun izendatu zuten ezkontza zela-eta, eta astelenean ere jai izango dute maiatzaren lehena ospatzeko. Egun horien ondoren, William printzea, Anglesey irlako, Gales iparraldean, RAFeko basean salbamentu eta erreskatatze helikoptero gidari lanera itzuliko da.
Bozeramaileak ez du zehaztu Williamek eta Katherinek asteburua zein lekutan igaroko duten, ezta eztei-bidaia noiz hasiko duten ere. Bidaia horrek nora eramango dituen ere sekretupean dute.
BBCren arabera, bikoteak "paparazziengandik" oharkabean igarotzeko eta herrialdearen egoera ekonomikoari buruz publikoa ohartarazteko, eztei-bidaia geroago egitea erabaki dute.
Saharaz hegoaldeko Afrikan egingo dutela eztei-bidaia zabaldu da azken orduetan, Williamek Katherineri bertan eskatu baitzion ezkontzeko. Jordaniara ere joan daitezkeela komentatu dute, Katherinek hainbat urte eman baitzituen han txikitan.