Gizartea -

Eguraldia

Gaur ere ekaitz giroa izango da nagusi

Goizean eguraldi lasaia izango den arren, arratsaldean ekaitzetarako joera hartuko du eguraldiak eta zaparradak eta trumoiak nonahi izango dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur arratsaldean ekaitzetarako joera hartuko du eguraldiak, Euskalmet euskal meteorologia agentziak iragarri duenez. Goizean giro lasaia izango dugu, hodeiak eta urdin-guneak tarteka ikusiko ditugu. Gero, arratsaldean hodeiak ugaritu eta zaparrada trumoitsuak edonon botako ditu. Haizeak iparraldera egingo du arratsaldean eta tenperatura beroenak apur bat jaitsiko dira, 20-21 º-ren bueltan errendituko da termometroa.

Bihar (astelehena) zaparradak botatzeko arriskua txikiagoa izango da. Goizean berriz ere giro polit samarra izango dugu, ostarteak zabaldu eta ateri eutsiko dio. Arratsaldean aldiz, zaparrada trumoitsuak bota ditzake, barnealdean batez ere, baina lehertzeko aukera igandekoa baino txikiagoa izango da. Iparraldeko haizea ahul-bizi ibiliko denez, tenperatura pixka bat jaitsiko da.

Asteartean ildo beretik jarraituko du. Hodeiak ikusiko ditugu, arratsaldean batez ere, eta orduan noizbehinka zaparrada trumoitsuak botako ditzake. Goizean aldiz, urdin-guneak zabaldu eta giro argiagoa izango dugu. Haizeak iparraldetik joko du eta eguneko tenperaturak beste koska bat egingo du behera, leku askotan 17-19 º-ra igoko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea