Gizartea -

Euskotren

Euskotrenek udako ordutegia jarri du abian

Bilbon, metroaren 3. lineak gau osoan zehar eskainiko du zerbitzua ostiral eta jaiegunen bezperan, larunbat gauetako ohiko zerbitzua osatuz.

Euskotrenen trenetako bat. Argazkia: ETB
Euskotrenen trenetako bat
Euskotrenen trenetako bat. Argazkia: ETB

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskotrenen udako ordutegia jarri du gaur indarrean, tren bidezko zerbitzua eskaintzen duten linea guztietan.

Ordutegi horrek Bizkaian eta Gipuzkoan jendetza handia biltzen duten hondartzetara joaten diren herritar gehienen beharretara moldatutako eskaintza izango du.

Udako ordutegi aldaketa nagusietako bat Ermua-Deba tarteko trenen eskaintza handitzea da, Debako hondartzara joatea eta bertatik bueltatzea errazteko.

Jaiegunei dagokienez, Bermeo-Atxuri-Bermeo, Amara-Irun eta Amara-Altza (Donostia) tarteetan jaiegunetako eta asteburuko zerbitzua indartuko da. Lehen tartearen kasuan, trenak 30 minutuan behin egongo dira, eta 15 minutuan behin beste bi kasuetan. Gainera, Zumaia-Amara tartean bikoiztu egingo dira trenak bi noranzkoetan.

Bilbon, metroaren 3. lineak gau osoan zehar eskainiko du zerbitzua ostiral eta jaiegunen bezperan, larunbat gauetako ohiko zerbitzua osatuz. Horrez gain, zaindariaren jaietan eta udako beste jardunaldietan ere zerbitzu bereziak eskainiko dira.

Lanegunetan, herritarrek aipatutako linea guztien ohiko maiztasunak izango dituzte hondartzara joateko, azpiegiturak berritzeko proiektuak aurrera eraman ahala hobetutakoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Euskotren Uda