Gizartea -

PP-ren ekimena

Amancio Ortegak minbiziaren aurka egindako ekarpena eskertu du Eusko Legebiltzarrak

EAJk, PSE-EEk eta PPk transakzio-zuzenketa bat onartu dute. Nahiz eta Alderdi Popularrak nahi, ekimenean ez da Amancio Ortega aipatzen, baina eztabaida osoan enpresaburuaz hitz egin dute taldeek.

Carmelo Barrio PPko legebiltzarkidea. Argazkia: EFE/ADRIAN RUIZ DE HIERRO
Carmelo Barrio PPko legebiltzarkidea.
Carmelo Barrio PPko legebiltzarkidea. Argazkia: EFE/ADRIAN RUIZ DE HIERRO

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Minbiziaren aurkako borrokan aurrera egiteko, laguntzea erabakitzen duten pertsona eta entitateei eskerrak eman dizkie Eusko Legebiltzarrak ostegun honetan; Amancio Ortegak egindako ekarpena bezalakoak, nahiz eta onartutako ekimenean enpresaburua ez aipatu. EAJk, PSE-EEk eta PPk zuzenketa babestu dute. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, ostera, kontrako botoa eman dute.

Legebiltzarrak Amancio Ortega Fundazioari eskerrak ematea aldarrikatu du PPk mozio batean. Ekimenaren arabera, fundazioak Osakidetzari "osasun material garrantzitsu eta garestia" eman zion minbizia antzeman eta tratatu ahal izateko.

Amancio Ortega Inditex taldeko akziodun nagusi eta sortzailearen "limosnak" kritikatu zituzten Unidas Podemoseko zenbait buruzagik iragan hauteskunde kanpainan. Zergak saihesteko egiten zuela salatu zuen koalizio moreak. Adierazpenek polemika sortu zuten.

Euskadin, Eusko Jaurlaritzak Fundazioarekin hitzarmen bat sinatu zuen. Erradioterapiarako bost azeleragailu lineal eta mamografo bat erosteko 14,7 milioi euroko inbertsioa agindu zuen Fundazioak.

Gasteizko Ganberak transakzio-zuzenketa bat onartu du, EAJ, PSE-EE eta PPren aldeko botoekin. Nahiz eta Alderdi Popularrak nahi, ekimenean ez da Amancio Ortega aipatzen, baina eztabaida osoan enpresaburuaz hitz egin dute.

Horrela, minbiziaren aurkako borrokan aurrera egiteko helburuarekin, laguntzea erabakitzen duten pertsona eta entitate guztien konpromisoa eta esfortzua eskertu eta aitortu du Legebiltzarrak.

Gainera, hartutako konpromisoak garatzen jarraitzeko eskatu dio Osasun Sailari, Euskadin arreta onkologiko hobea eskaintzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Minbizia Gaixotasunak Gizartea Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Enpresaburuak