Gizartea -
Gipuzkoa
Txinparta batek sutea eragin du Errenteriako Lekuona zentro kultural berrian
Eraikinean lanean ari ziren beharginak sutea itzaltzen saiatu dira, baina ez da inor zauritu.
eitb.eus
Txinparta batek sutea eragin du Errenteriako Lekuona lantegi ohian eraikitzen ari diren zentro kultural berrian. Sutean ez da inor zauritu, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Lekuona okindegi zaharra kultura, dantza eta sorkuntza zentroa bilakatzeko egiten ari diren lanetan piztu da sua, Olibet industrialdean. Antza, txinparta batek poliuretanozko estaldura hartu du eta sutea piztu da.
Goizeko hamarrak eta hogei aldera, ke zutabe handiak ateratzen hasi dira eraikinetik. Hasiera batean, beharginak sutea itzaltzen saiatu dira, baina sugarrek indarra hartu dutela ikusita eraikinetik atera behar izan dira.
Suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera.