Gizartea -

Datak

La Manada auzia: Azken hiru urteetako une garrantzitsuenak

Azkenean, Justiziak aitortu egin du La Manadako bost kideek bortxaketa egin zutela duela hiru urte.

Manifestazio bat Iruñean. Artxiboko argazkia: EFE
Manifestazio bat Iruñean.
Manifestazio bat Iruñean. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak 9tik 15era igo du La Manadako bost kideen aurkako kartzela -zigorra, bortxaketa egin zutela argudiatuta. Hauxe izan da duela hiru urte sexu eraso hura egin zutenetik gertatutakoaren kronologia:

2016

- Uztailak 7.- Madrilgo gazte batek salaketa aurkeztu zuen goizaldean. Andaluziako bost gaztek bortxatu zutela salatu zuen biktimak. WhatsApp sare sozialean La Manada izeneko taldea osatzen zuten erasotzaileek. Ordu gutxi batzuk geroago atxilotu zituzten.

2017

- Maiatzak 4.- Fiskalak 22 urte eta 10 hilabeteko kartzela-zigorra eskatu zuen, sexu-erasoa, larderia eta lapurreta leporatuta. Gainera, biktimari 100.000 euroko kalte-ordain bateratua ematea eskatu zuen, egindako kalte moralagatik. Emakume gaztearen defentsak 24 urte eta 9 hilabeteko espetxe-zigorra eskatu zuen, eta herri-akusazioek (Iruñeko Udala eta Nafarroako Gobernua) 25 urte baino gehiago.

- Azaroak 15.- Biktima babesteko bideo bat biral egiten da, "Nik sinesten dizut" lelopean.

- Azaroak 22.- Biktimak sexu-harremanak izateko baimena eman zuela azaldu zuten bost akusatuek epaiketan.

- Azaroak 28.- Auzia epaiaren zain geratu zen.

2018

- Apirilak 26.- Nafarroako Auzitegiak 9 urteko espetxe-zigorra ezarri zien bost akusatuei, sexu-abusua egotzita. Epaileetako batek boto partikular polemikoa eman zuen, absoluzioa eskatuz; gertatutakoa "poz eta jai giroan" kokatu zuen.

Milaka pertsonak epaiaren aurka protesta egin zuten Espainia osoan, gertakaria bortxaketa bezala aitortzen ez zuelako.

- Ekainak 22.- La Manadako kideak espetxetik ateratzen dira (epaia irmoa izan arte baldintzapeko askatasuna, bermepean). Erabakiak haserre politiko eta soziala eragin zuen.

- Abenduak 5.- Nafarroako Auzitegi Nagusiak sexu-abusuen epaia berretsi zuen, nahiz eta bost epaileetatik bi erabakiaren kontra agertu.

2019

- Ekainak 21.- Gorenak 15 urtera igo du La Manadakoen aurkako kondena, bortxaketa egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Indarkeria matxista Delituak Epaiketak Sanferminak Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa ‘La Manada’ auzia Nafarroako JANren epaiak