Gizartea -
Igande honetan
Donibane bezpera Donostian: suak non eta noiz ikusi
Uda sasoiari ongi etorria emateko 18 su piztuko dituzte Gipuzkoako hiriburuan. Egunean zehar izango diren hainbat ekitaldik giroa alaituko dute.
EITB.EUS
Suaren inguruan bilduko dira milaka lagun igande gau honetan, ekainak 23. Donibane bezperan, udari ongi etorria emateko. Donostian, dispositibo handia prestatu dute, herritarren segurtasuna bermatzeko asmoz. Hori dela eta, San Joaneko 18 su izango dira Donostia osoan, "babes zibileko teknikoek, suhiltzaileek eta Udaltzaingoak baimendutako gune publikotan", Martin Ibabe Donostiako Udaleko Herri Segurtasuneko eta Herri Babeseko zinegotziak adierazi duenez.
Ibabek azpimarratu duenez, erabat debekatuta dago hondartzetan sua piztea eta hori guztia bermatu ahal izateko, Udaltzaingoak zerbitzu berezia prestatu du. Suekin batera, auzo bakoitzak egitarau propioa prestatu du: musika nonahi izango da, gauera arte giroa berotzen joateko, eta familia guztiarentzako ekitaldiak prestatu dituzte.
Suak
-Sagües: 11:15-19:00
-Bidebieta: 17:00-24:00
-San Joan sua Lorea: 17:00-01:00
-Aieteko San Joan sua: 18:00-01:00
-San Joan festa Martutene: 18:30-21:30
-San Joan sua-Morlans: 19:00-21:30
-San Joan sua Sagues: 12:00-22:30
-Alde Zaharreko San Joan sua: 19:00-22:00
-San Joan sua Herrera auzoetako jaiak: 20:00-00:00
-San Joan sua Amara Zaharra: 16:00-24:00
-San Joan sua Amara Berri: 21:00-23:30
-San Juan gaua (Loiolako Erriberak): 19:00-00:00
-San Joan sua Oletako auzoetako jaiak: 00:00-00:30
-San Joan sua Txomin: 11:30-01:00
-San Joan jaiak 2019 Intxaurrondon: 22:00-23:45
-San Joan sua Antiguako San Juan jaiak: 22:00-23:30
-San Joan sua San Roque: 22:00-00:00
-San Joan sua Igeldo auzoetako jaiak: 22:00-23:30
Arreta neurriak
Jarraitu beharreko lehen aholkua udaltzainen aginduei kasu egitea da, horretarako jarritako guneetan eta hartu beharreko kautelazko neurrietan.
Halabar, sua zuhaiztietatik gertu ez piztea aholkatu dute, baita gutxieneko 15 metroko distantzia errespetatzea ere, ibilguiluei, etxebizitzei…dagokienez.
Sua asfalto gainean eginez gero, metalezko txapa bat jarri beharko da, hura babesteko eta kalteak ekiditeko. Egurra soilik erabiltzea aholkatu dute, eta inoiz ez aerosolak, plastikoak edota neumatikoak.
Suaren gainetik salto ez egiteko ere eskatu dute, balizko erredurak ekiditeko, bereziki alkohola edanez gero, gehiegi edateak benetan egoera arriskutsuak eragin ditzakeelako.
Behin jarduera amaituta, sua benetan itzalita dagoen ziurtatu beharra dago.