Gizartea -

Genero indarkeria

17 urteko emakume batek sexu erasoa jasan du Bilbon

Biktimak salaketa jarri eta gutxira bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak Bizkaiko hiriburuan. Erasoa Iturribide kalean gertatu da.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

17 urteko emakume batek sexu erasoa jasan du Bilbon, goizaldean. EiTBk jakin ahal izan duenez, erasoa Iturribide kalean gertatu da.

Ordu batzuk geroago, Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu Bizkaiko hiriburuan, goizaldean jazotako erasoarekin zerikusia dutelakoan.

Oraingoz, ez dute erasoaren gaineko xehetasun gehiagorik eman, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.

_________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak