Gizartea -

Etxeko lanak

Murriztu egin da gizon eta emakumeek etxeko lanei eskainitako denboren arteko tartea

Murriztu arren, emakumeek gizonek baino 0,7 ordu gehiago egiten dute lan etxean. Lanpetutako emakumeek asebetetze handiagoa adierazten dute seme-alabak eta mendekotasuna duten pertsonak zaintzean.

Gizon bat ontzi-garbigailua prestatzen. Argazkia: Wendelin Jacober
Gizon bat ontzi-garbigailua prestatzen
Gizon bat ontzi-garbigailua prestatzen. Argazkia: Wendelin Jacober

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enplegu bat duten gizonek eta emakumeek etxeko lanei eskaintzen dieten denboren arteko tartea 0,7 ordura murriztu da 2018an.

Hala ere, hamar gizonetatik bederatzik (% 89,5ek) bi ordu edo gutxiago eskaintzen dizkiete etxeko lanei, hamar emakumetatik hiruk (% 27k) hiru ordu edo gehiago eskaintzen dizkietelarik.

Lanpetutako emakumeek asebetetze handiagoa adierazten dute seme-alabak eta mendekotasuna duten pertsonak zaintzean. Gizon lanpetuen kasuan, aldiz, lehen kasuan kopurua % 52,6ra jaisten da eta % 32,2ra bigarrenean.

Aitatasun-baimena eskatzea kaltegarria izango litzatekeela uste du lanpetutako gizonen % 19,2k, emakume lanpetuen % 22k amatasunak promozio desberdintasunak ekar ditzakeela uste duelarik.

Eustat Euskal Estatistika Erakundearen arabera, emakumeek beldur handiagoa diete eszedentzia edo jardunaldi murriztua eskatzeak promozio profesionalean izan ditzakeen ondorioei.

Uztartzeko neurrien artean, denboraldi batez lanera faltatzea eta soldata gabeko egunak eskatzea aurkitzen dira. Hala ere, ia erdiek (% 46k) eszedentzia edo jardunaldi murriztuak lor ditzakete.

Bikoteko bi kideek lan egiten dutenean, % 90,4an ikastetxeei dagokie adingabeak zaintzea lanaldian zehar, % 4,1ean familiakoei eta % 3,8an gurasoei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Lana Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Euskal Estatistika Erakundea gaur Matxismoa gaur Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna