Itxi

2019/06/28

15:28

Gizartea

Alardea

Emakundek eta Arartekoak alarde parekidea eskatu dute Irunerako

Agentziak | Erredakzioa

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria eta Julia Hernandez Arartekoaren ondokoa Gipuzkoako udalerrira bertaratuko dira igandean, desfile parekidea babestera.

  • Irungo alardea

    Emakundek eta Arartekoak alarde parekidea babestuko dute igandean

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak eta Julia Hernandez Arartekoaren ondokoak San Martzialgo desfile parekidean parte hartuko duten gizon-emakumeak babestuko dituzte ekainaren 30ean, igandearekin, Irunen.

Landaidak espero du hauteskundeen osteko udalbatza berriek “ireki duten lau urteko zerumugak” balio izatea “elkarrizketan aurrera egiteko” horrelako gatazkak konpontze aldera, are gehiago orain, “gizarteak inoiz baino indartsuago eskatzen duenean gizon-emakumeen arteko berdintasuna”.

Bestalde, Arartekoak beste urte batez ekarri du gogora, “beharrezkoa baita”, “Irungo gizarteak eta afera honek ukitzen dituen botere publiko guztiek” egin ahalak egiten jarraitu behar dutela  “emakumeek berdintasunez parte hartzeko dauden trabak baztertzeko”, eta Udalari eta gainerako erakunde publikoei eskatu die “protagonismo aktiboa hartzeko, alarde parekidea zaindu eta defendatzeko”.

Julia Hernandez Arartekoaren ondokoak babestu eta lagunduko ditu “urtero jaian parte hartzen dutenen berdintasuna errealitate bihurtzen duten gizon-emakumeak”.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;