Gizartea -

Donostian

Emakume bat eta bikotekidea zigortu dituzte 3 urteko semea jotzeagatik

Auzipetu biek "umea behin eta berriro kolpatu zuten hainbat gorputz ataletan", eta zauriak egin zizkioten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

11 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diete emakume bati eta haren bikotekideari, emakumearen semeari tratu txarrak emateagatik; jazoera Donostian duten etxean gertatu da; erasoa izan zenean bi urte eta bederatzi hilabete zituen umeak eta zauri larriak egin zizkioten gorputzean.

Epaiaren arabera, jazoera 2009ko uztailaren 26an izan zen; auzipetu biek "umea behin eta berriro kolpatu zuten zenbait gorputz ataletan", eta zauriak egin zizkioten.

Epaiak sinesgarritasun osoa eman die aitaren (dibortziatua dago) adierazpenei. Aitak epaiketan adierazi zuenez, umeak jasandako tratu txarren berri egun bat geroago izan zuen, emazte ohiaren etxera umearen bila joan zenean; orduan, "umeak aurreko gauean bainuontzian istripu bat" izan zuela eta "ospitalera eraman" behar izan zutela esan zion emakumeak..

Ondoren, "umeak zauri larri ugari" zituela konturatu zen. "Kezkatua", larrialdietara jo zuen aitak semearekin, aurreko gauean haurra artatu ote zuten galdetzeko.

Larrialdi zerbitzuetako langile batek bertsio hori berretsi du, eta aita-semeak larrialdi zerbitzuetan artatu zituztela egiaztatu du; halaber, umearen lesioetako batean esku baten forma igar zitekeela jakinarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea