Gizartea -
Trafikoa
Motor gidari bat hil da AP-8an, Deba parean, izandako istripu batean
61 urteko Debako bizilaguna da hildakoa. Antza, argitu gabeko arrazoiak tarteko, ibilgailutik erori eta handik gutxira hil da. Ilarak sortu dira Irungo noranzkoan.
Agentziak | Erredakzioa
Motor gidari bat hil da gaur AP-8 autobidean, Deba parean (Gipuzkoa) erorikoa izan eta gero, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-en jakinarazi dionez.
Ezbeharra 07:50ean jazo da. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, gizonezkoak ibilgailuaren kontrola galdu du eta jausi egin da. Handik gutxira hil da.
Zendutakoa 61 urteko Debako bizilaguna da. Hilotza Donostiako Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute.
Errei bat itxi dute Irungo noranzkoan, eta, ondorioz, lau kilometroko ilarak sortu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea