Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emakume bati sexu-abusuak egitea egotzita

53 urteko gizonak sexu-ukituak egin zizkion emakumeari Zapatari kalean, larunbat goizaldean.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udaltzaingoak 53 urteko gizon bat atxilotu du asteburuan Gasteizen, larunbatean Zapatari kalean emakume bati sexu-abusuak egitea leporatuta.

Gertaerak larunbat goizaldean jazo ziren, 04:30 aldera, Zapatari kalearen eta Anorbin kantoiaren artean. Antza denez, gizona mozkortuta zegoen emakume bat bertatik eramaten saiatu zen, haren borondatearen kontra. Udaltzainak bertaratu zirenerako, emakumea konorterik gabe zegoen, eta bi pertsona zituen ondoan, laguntzen.

Lekukoen testigantzaren ondotik, udaltzainek ustezko erasotzailea atxilotu zuten inguruko taberna batean.

Emakumea anbulantzian eraman zuten Santiago ospitalera, eta, ondoren, sexu-erasoen kontrako protokoloa aktibatu ostean, Txagorritxura eraman zuten. Biktimak, ordea, uko egin zion laguntza jasotzeari eta salaketa jartzeari. Horren aurrean, udaltzainek etxera lagundu zioten.

Atxilotuak, bere aldetik, epailearen aurretik igaro beharko du.

_________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Tratu txarrak adin txikikoak Tratu txarrak Espainian Delituak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Albisteak Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako laguntza Matxismoa gaur Eraso sexualak gaur Gasteizko Alde Zaharra