Gizartea -
Literatura
Hainbat makinak milaka kontakizun salduko dituzte Gipuzkoan
Donostiako autobus geltokian, Eusko Tren geltokietan eta hainbat herritako polikiroldegietan izango dira makinak irailera arte.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Milaka lan izan dira kontakizun laburren lehiaketako laugarren ediziorako hautatuak. Aurtengo edizioaren barruan hainbat idazle berri daude Gipuzkoako Aldundiak eta Kultur Dealersek bultzatuta. Aldaketa klimatikoa izan du edizio honek gai nagusitzat.
Hautatutako lanen artean, hauek izan dira irabazleak: Erdarazkoan, Marcos Alonso Díazen Ganadería Humana lana; eta euskarazkoan aldiz, Maite Arrutiren Leiho bat esperantzari.
Irailera arte kontakizun guztiak hamabi makinaren bidez zabalduko dira. Makina horiek inpresio sistema baten bidez kontakizuna modu arin eta fidagarrian eskuratzera erraztuko du. Jende ugari dagoen guneetan kokatuta egongo dira, adibidez, Donostiako autobus geltokian, Eusko Tren geltokietan eta herri ezberdinetako polikiroldegietan.