Gizartea -
TRAFIKOA
Emakume bat larri zauritu da Urretxun izandako trafiko istripuan
Furgoneta bat bidetik atera eta irauli egin da GI-3771 errepidean, Santa Barbarako bidean. Barruan zihoazen bost lagunetako bat larri eraman dute Donostia Ospitalera.
EITB.EUS
Bost pertsona zauritu dira, horietako bat larri, Urretxun, furgoneta bat bidetik atera eta iraulita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Istripu larria 03:30 inguruan gertatu da GI-3771 errepidean, Santa Barbarako bidean.
Ezbeharra izan duen ibilgailuan bost pertsona zihoazen.
Larri zauritutako emakumea ibilgailu barruan harrapatuta gelditu da eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute. Bertaratu diren osasun langileek suspertze ariketak egin ostean, Donostia Ospitalera eraman dute.
Gainerako zaurituak, emakume bat eta neskato bat eta bi gizon, Zumarragako Ospitalera eraman dituzte.