Gizartea -

Herri Urrats

Igandean ospatuko da Herri Urrats jaia Senperen

Aurten bilduko den dirua Kanboko Xalbador ikastola berritu eta handitzeko lanak finantzatzeko erabiliko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtero legez, maiatzeko bigarren igandean Herri Urrats ospatuko dute Senperen. Aurten hilaren 8an egingo dute Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaia. Edizio honetan bilduko duten dirua Kanboko Xalbador ikastola berritu eta handitzeko lanak finantzatzeko erabiliko dute.

Duela 28 urte hasi ziren festa hau antolatzen eta urtetik urtera arrakasta handiagoa izaten ari da. 70 000 pertsona inguru biltzen dira urtero euskara eta Seaskako ikastolak bultzatzeko.

Zoritxarrez, baina, azken urte hauetan, Hegoaldeko euskaltzale gutxiago joan da festa honetara eta hori nabaritu egin da, bai bildutako diruari bai sortutako giroari begira. Aurten, beraz, denon parte-hartzea eta indarra behar dugu festa hau garai batean bezain arrakastatsua bihur dadin. Euskaldun guztiok bat egin behar dugu euskara eta ikastolen alde.

Urtero bezala, gozatzeko aukera zabala izango da bertan: kontzertuak, umeentzako ekitaldiak, kirol ikuskizunak, bertsolariak, dantzariak...

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea