Gizartea -
SUKALDARITZA
Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolak ateak ireki ditu
Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskola berriak banakako 12 sukaldaritza postu ditu.
EITB.EUS
Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolak ateak ireki ditu gaur. Osasun eta Kontsumo Sailaren esku dagoen Bilbao Zerbitzuaken eta Bilboko Ostalaritza Goi Eskolaren (ESHBI) arteko lankidetzaren ondorioz, udal ekipamenduaren bigarren solairuan jarriko da martxan.
Alfonso Gil alkateorde eta mugikortasunaren, ingurumenaren, hiri berroneratzearen eta garapen osasungarriaren politiken zinegotzi koordinatzaileak; Yolanda Diez osasun eta kontsumo zinegotziak; eta Joseba Lozano Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako (ESHBI) zuzendariak, hiriburuak izango dituen su berriak aurkeztu dituzte prentsaurrekoan.
Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskola berriak banakako 12 sukaldaritza postu ditu, ikasleek, sukaldariak aurretik azaldutako eta egindako errezetak prestatu beharko baitituzte. Horrez gain, irakasleak produktuen ezaugarriak ere azalduko dizkie partaideei, baita klasean proposatutako platerak prestatzeko erabili beharreko teknikak ere.
ESHBIk gustu guztietarako ikastaro programa diseinatu du, oso gai anitzekin.
200 zenbakiko postua (30 metro karratu) eta horren aurrean dagoen merkataritza gunea (52 metro karratu) hartzen dituen Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan mota guztietako ekintzak garatuko dira: zaleentzako ikastaro laburrak, sukaldaritza blokea, proposamen gastronomikoak eta prestakuntza/aurkezpenak udal merkatuetako merkatarientzat.
Gainera, gazteenek hiru hizkuntzako ekintza gastronomikoez, kurtsoez eta tailerrez gozatu ahal izango dute.
Partaide bakoitzak banakako postua izango du, baita platerak aurrera ateratzeko beharrezkoak diren materialak ere.
Escuelahosteleria.com web orrialdean eman ahalko da izena.