Gizartea -

Loteria Nazionala

Sestaon 250.000 euroko saria utzi du loteriaren bigarren sariak

Lehen sariak, 8.045 zenbakiak, milioi bat euroko saria du eta Elxen, Alacanten, saldu dute. Hirugarren saria, 28.839 zenbakia, Gandian, Valentzian, saldu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Loteria Nazionalaren zozketa bereziaren bigarren sariak 250.000 euroko saria utzi du Sestaon. Saritutako zenbakia, 41.598, Bizkaiko udalerriko 7. administrazioan saldu dute.

Lehen saria, milioi bat eurokoa, 8.045 zenbakiari egokitu zaio, eta Alacanten saldu dute, Elxeko 4. administrazioan, hain zuzen.

Sari berezia, 5 milioi eurokoa, lehen sariaren 6. serieko 3. frakzioarentzat izan da.

Hirugarren sariari dagokionez, 50.000 euroak 28.839 zenbakiari egokitu zaizkio. Zenbaki horren txartelak Valentzian saldu dituzte, Gandiako 2. administrazioan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea