Gizartea -

Portu Zaharrean

Zazpi urteko haur bat zauritu da Algortan, kai batetik erorita

4 eta 5 metro arteko altuera duen kai bateko eskailera batetik behera erori egin da umea. Hainbat zauri ditu, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zazpi urteko haur bat zauritu da igande honetan Getxon, Algortako Portu Zaharreko kai batetik erorita, Udaltzaingoak jakitera eman duenez.

Jazoera 13:00ak aldera gertatu da, 4 eta 5 metro arteko altuera duen kai bateko eskaileratik Portu Zaharreko hondartza txikira erori denean.

Umeak hainbat zauri ditu. Bertan artatu dute, eta anbulantziaz eraman dute Gurutzetako Ospitalera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak