Gizartea -
Bilatze lanak berriro martxan
Almeriako uretan desagertutako 18 etorkinen bila jarraitzen dute
Ostiral goizaldean txalupa hondoratu zitzaienetik desagertuta jarraitzen duten Saharaz azpiko Afrikako 18 etorkinen bilaketa lanak goizeko 08:00etan jarri dituzte berriro martxan.
Erredakzioa
Salbamendu kideek Saharaz azpiko Afrikako hogei bat etorkinen bilatze lanekin jarraitzen dute Almerian. Sakratif lurmuturretik 23 itsas milia hego-ekialdera patera ondoratu ostean, 31 lagun bizirik erreskatatu zituzten eta lau hilda (horietako bi adingabeak).
Itsasoko laguntza kideek azaldu duten moduan, igande honetan 08:00etan berriro jarri dituzte martxan desagertuta jarraitzen duten 18 lagunak bilatzeko lanak, larunbatean 21:20ean bertan behera utzi ostean argi falta zela eta.
Bilaketa lanen perimetroa handitu egin dute eta lanak aurrera eramateko bi itsasontzi gehiago jarri dituzte, Guadarmar Calipe eta Sar Mastelero ontziak, hain zuzen ere.
Gogoratu behar da, ostiral iluntzean erreskatatu zutela laugarren eta azken hilotza. Beste hiru gorpu ere aurkitu dituzte, urtebeteko neskato batera, hiru urte adingabe batera eta gizon batena; guztiak itsasora erori ziren bidaiatzen ari ziren patera hondartzen hasi zenean.
Gauzak horrela, 18 lagunek desagertuta jarraitzen dute; guztiak gizonak dira emakume bat izan ezean, onik erreskatatu zituzten 31 lagunek azaldu dutenaren arabera. Horiek guztiak txalupa erabat hondoratu baino lehenago erreskatatu zituzten ostiralean 01:30ak aldera; horien artean daude hil diren bi adingabeen amak.
Bilaketa lanak aurrera eramateko operazioa ostegunean jarri zuten martxan, Marokon lan egiten duen langile boluntario batek Almeriako Salbamendurako Koordinazio Zentroari larrialdiaren berri eman ostean. Berehala jarri zituzten abian itsasoz eta airez bilaketa lanetarako medioak.