Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Bere buruaz beste egiten saiatu da Vallecasen, emakume bat hil ondoren

Biktimak aiztokada jaso du saman eta ondorioz hil egin da. Ustezko erasotzaileak antzeko zauria izan du eta oso larri dago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

40 urteko emakumezko bat hil egin da, Madrileko Portazgo auzoan, gizon batek aizto batez lepoa ebakita. Ustezko erasotzailea ere zaurituta dago, oso larri, emakumeari eraso egin ostean bere buruaz beste egiten saiatu delako.

Madrileko Larrialdietako bozeramaileak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, 17:15ak aldera auzoko baten abisua jaso dute emakume bat etxeko leihotik garrasika ari zela esaten. Etxebizitza Ascensión Bielsa kaleko 19 atariko 3. pisuan dago, Puente de Vallecas barrutian.

Etxeko egongelan 40 urteko emakumezkoa, hegoamerikarra, aurkitu dute, hilda. Arma zuriz egindako zauri sakona zuen lepoan. Samur-Babes Zibileko osasun zerbitzuek ezin izan dute ezer ere egin emakumea salbatzeko.

Gela berean, ustezko erasotzailea zegoen, Ekuadorreko gizon heldua, lurrean botata eta konorterik gabe. Honek ere arma zuriz egindako zauri sakona zuen lepoan, eta trakea ebakita. Medikuek Madrileko Gregorio Marañon Ospitalera eraman dute, oso larri.

Polizia Nazionalak ikerketa bere gain hartu du. Besteak beste, bi pertsonen arteko harremana ikertu beharko dute eta genero indarkeriarekin lotutako kasua den ala ez argitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea