Gizartea -

Uholdeak Nafarroan

Atarrabiako 25 urteko gazte bat hil da uholdeetan

Moriones eta Gardelain lotzen dituen pista batean izan zuen ezbeharra, Ezporogin. Korronteak bere ibilgailua eraman zuela esateko deitu zuen gazteak.

Traktore bat eta ibilgailu bat Zidakos ibaian. Argazkia: EFE/Jesus Diges
Traktore bat eta ibilgailu bat Zidakos ibaian.
Traktore bat eta ibilgailu bat Zidakos ibaian. Argazkia: EFE/Jesus Diges

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uholdeen ondorioz Ezporogin (Nafarroa) hil den gidaria Atarrabiakoa zen, eta 25 urte zituen, Foruzaingoak jakitera eman duenez. Korronteak bere ibilgailua eraman zuela esateko deitu zuen gazteak astelehenean, 20:30 aldera.

Moriones eta Gardelain lotzen dituen pista batean izan zuen ezbeharra, Ezporogin. Foruzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu ziren, eta ibilgailua topatu zuten. Dirudienez, gidariak autotik ateratzea lortu zuen. Ondoren, goizaldean dagoeneko, ehunka metrora gorpua aurkitu zuten.

Une horretan erreskatea ezinezkoa zen, zonaldean zegoen korronte indartsu eta ur kopuru handiagatik. Ondorioz, aukera bakarra gorpua lotzea izan zen, erreskatea airez egiteko, Foruzaingoak azaldu duenez.

Goizean, 08:00ak aldera, erreskateari heldu diote. Zailtasun handiarekin, baina gorpua helikopteroz atera dute. Hilotza Nafarroako Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman dute, bertan autopsia egiteko.

Foruzaingoko Argiketa Brigada atestatua egingo du, eta istripuaren dinamika aztertzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Tafalla Hondamendi naturalak Albisteak Uholdeak Erriberri Atarrabia Hondamendi naturalen biktimak