Gizartea -

Zirkulazio istripua

40 urteko emakume bat hil da Mundakan, bi autok aurrez aurre talka eginda

Biktima Bermeoko bizilaguna zen. Gainera, gizon bat zauritu da.

Bermeo eta Mundaka arteko errepidean jazo da istripua. Argazkia: EiTB
Bermeo eta Mundaka arteko errepidean jazo da istripua. Argazkia: EiTB
Bermeo eta Mundaka arteko errepidean jazo da istripua. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat (40 urtekoa eta Bermeoko bizilaguna) hil da eta gizon bat zauritu Mundakan (Bizkaia) izandako zirkulazio istripu batean, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 17:15ean jazo da, BI-2235 errepidean. Ordu horretan, bi autok elkar jo dute, aurrez aurre.

Horren ondorioz, ibilgailuetako gidari bat hil da, eta bestea zauritu.

Mundaka eta Bermeo arteko errepidea itxita izan dute, bi noranzkoetan, eta ilara luzeak eratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Ertzaintza Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Mundaka