Gizartea -

IRUZURRA

5, 10, 20 eta 50 euroko billete faltsuak atzeman dituzte Bilbo Handian

Momentuz, Bilbon, Sestaon, Barakaldon, Basaurin eta Muskizen hauteman dituzte. Atrezzorako erabili ohi den dirua da eta internet bidez eros daiteke.

5, 10, 20, 50, 100, 200 eta 500 euroko billeteak. CC0 lizentzia duen argazkia
5, 10, 20, 50, 100, 200 eta 500 euroko billeteak
5, 10, 20, 50, 100, 200 eta 500 euroko billeteak. CC0 lizentzia duen argazkia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 5, 10, 20 eta 50 euroko billete faltsuak atzeman ditu Bilbo Handian. Zehazki, 18 kasu hauteman ditu maiatzaz geroztik. Atrezzorako erabili ohi den dirua da eta internet bidez eros daiteke, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez.

Orain arte iruzurra Bilbon, Sestaon, Barakaldon, Basaurin eta Muskizen soilik hauteman badute ere, estatu espainiarreko zenbait tokitan ere arazo hori badutela egiaztatu dute.

Atrezzoko dirua izenez internet bidez erositako dirua da. Gaur gaurkoz, Ertzaintzak 18 kasu erregistratu eta 52 billete aztertu ditu.

Egoera horren aurrean, Ertzaintzak billete faltsu horiek antzemateko hainbat gomendio eman dizkie herritarrei. Faltsifikazio guztiek honela dioen testu bat dute idatzita, ingelesez: This is not legal (Ez da legezkoa) eta Movie money (filmeetako dirua). Horrez gain, hain nabarmenak ez diren beste elementu batzuen bitartez ere identifikatu daitezke. Esaterako, 20 euroko billeteek MB66688880 serie zenbakia dute eta gainerakoek, MB6666888880 serie zenbakia. Halaber, ez dute kolorez aldatzen den tintarik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Basauriko bideoak Ertzaintza Lezamako albisteak Erandio argazkiak Galdakao bideoak Getxo bideoak Portugalete bideoak Santurtzi berriak Sestao Azken ordukoa Bizkaia Barakaldo Delituak albisteak Iruzurrak argazkiak Muskiz bideoak Gizartea Eguneko albisteak Leioa albisteak Arrigorriaga Trapagaran argazkiak Ortuella bideoak Albisteak Etxebarri azken ordukoa Abanto Zierbena azken ordukoa Berango albisteak Derio azken ordukoa Zamudio azken albisteak Sondika