Gizartea -
2019KO GABONETAKO LOTERIA
Gabonetako Loteriaren dezimoak, dagoeneko salgai
11.000 saltokitan daude jada salgai. Guztira, 2.380 milioi euro banatuko dituzte abenduaren 22an.
AGENTZIAK|ERREDAKZIOA
Jesus Huerta Espainiako Loteria eta Apustuen Elkarteko zuzendariak jakinarazi du Gabonetako Loteriaren dezimoak salgai daudela dagoeneko. 11.000 saltokitan eros daitezke, hain zuzen ere.
Gabonetako zozketak 2.380 milioi euro banatuko ditu abenduaren 22an, iaz bezala.
Aurten ere, 170 milioi dezimo jarriko dituzte salgai: 100.000 zenbaki, bakoitza 170 serierekin. Horrela, jaulkipena 3.400 milioi eurora helduko da. Diru-kopuru horren % 70 saritan banatuko dute.
Lehenengo sariak dezimo bakoitzeko 400.000 euro banatuko ditu; bigarrenak, 125.000 dezimo bakoitzeko; eta hirugarrenak, 50.000 dezimo bakoitzeko. Txartel baten prezioa 20 eurokoa izango da.
Dezimoaren diseinua
Loteria eta Apustuen zuzendariak, gainera, dezimoaren diseinua ere aurkeztu du. Gabonetako dezimoak El Prado Museoan dagoen Rafaelen Arrosadun Ama Birjina artelana du irudi modura. Huertaren esanetan, museoaren 200. urteurrena delako aukeratu dute koadro hori.