Gizartea -
Gipuzkoan
Abokatu bat kondenatu dute gaitasunik gabe zegoenean lan egiteagatik
Abokatuari 1.980 euroko isuna jarri dio Gipuzkoako Auzitegiak aldez aurretik ezarritako kondena behin eta berriro urratzeagatik.
Erredakzioa
Gipuzkoako abokatu bateri 1.980 euroko isuna ezarri diote, epai judizial baten arabera lan egiteko gaitasunik gabe zegoen bitartean lan egiteagatik. Bestalde, bi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten abokatuari iruzurra eta dokumentazio faltsua erabiltzea leporatuta.
Gipuzkoako Auzitegiaren epaiaren arabera, abokatuak lan egiteko gaitasunik gabe geratu zen 2003ko abuztuaren 1etik 2005eko uztailaren 20ra arte, baina epe horretan hilda zegoen pertsona baten ondasunen gaineko "banaketa operazian" egon zen lanean, eta, tartean, Irunen eta Burgosen zituen bi etxe saldu zituen. Abokatuari 1.980 euroko isuna jarri dio Gipuzkoako Auzitegiak aldez aurretik ezarritako kondena behin eta berriro urratzeagatik. Dena den, epaia ez da behin-betikoa, abokatuak helegite bat aurkezteko aukera du eta.