Gizartea -
Unibertsitatea
EHUk Inteligentzia Artifizialari buruzko gradua eskainiko du 2020-2021 ikasturtean
Proposamen aitzindaria izango da, Estatuan ez baitago Inteligentzia Artifizialari lotutako gradurik eskaintzen duen unibertsitaterik.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Euskal Herriko Unibertsitateak Inteligentzia Artifizialari buruzko gradua eskainiko du 2020-2021 ikasturtean, Donostiako Informatika fakultatean.
EHU aitzindaria izango da, Estatuan ez baitago Inteligentzia Artifizialari lotutako gradurik eskaintzen duen unibertsitaterik.
EHUko Kontseilu Gobernuak aste honetako bileran erabaki du aipatu gradua ezartzea. 240 kreditu izango ditu eta 40 plaza eskainiko dituzte, ohar batean zehaztu dutenez.
Ingeniaritza, robotika, optimizazioa edo sistemak bezalako gaiak jorratuko dituzte ikasleek. Horrez gain, unibertsitateak adierazi du hainbat ikasgai ingelesez burutu ahalko direla eta nazioartera joateko programak ezarriko dituztela.
EHUren arabera, inteligentzia artifizialaren iraultzak gizartean sekulako eragina izango du, "herritarren ohiturak eta sinesmenak aldatzea ekarriko duelako".
"Gradu honi esker EHU ikerketaren abangoardiako esparru batean izango da", azpimarratu du Nekane Balluerka errektoreak.