Gizartea -

Uholdeak Nafarroan

Elkartasunean oinarritutako garbiketa lanekin jarraitzen dute Nafarroan

Aurreko egunetan bezala, bizilagunek kaltetutako etxebizitzak eta guneak auzolanean garbitzen jarraitu dute, normaltasuna berreskuratzen laguntzeko.

Tafalla
Tafalla
16 milioi euro inguruko kalteak neurtu dituzte Tafallan

1:57

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uztailaren 8an Tafalla edo Erriberri bezalako herrietan euri-jasek kalte material handiak utzi zituztenetik ia astebete igaro denean, elkartasunean oinarritutako garbiketa lanekin jarraitzen dute Nafarroan. Ildo horretatik, kontu zenbakiak ireki dituzte udalek, diru ekarpenak jaso eta bizilagunei laguntzeko.

Aurreko egunetan bezala, bizilagunek kaltetutako etxebizitzak eta guneak auzolanean garbitzen jarraitu dute goizean. Lokatzez betetako eremuak garbitzeko prest agertu diren boluntarioek irudi hunkigarriak utzi dituzte, izan ere, urak hartu zituen etxebizitzetan normaltasuna berreskuratzen lagundu dute.

Tafallan, garbiketa lanekin jarraitzeko hitzordua larunbat honetarako zegoen deituta. Hala, “laguntza oro ongi etorria” dela gogora ekarri zien udalak herritarrei, eta, besteak beste, palak, erratzak, eskorgak eta eskularruak eramateko eskatu zien. Gauzak horrela, boluntarioak kalte material larriak izan diren eremuetan aritu dira lanean, uholdearengatik kaltetuak izan diren herkideei laguntzeko.

Betalde, DYA Nafarroak jostailuak eta arropa biltzeko kanpaina bat jarri du martxan, besteak beste, joan den asteleheneko uholdeetan haienak galdu zituztenen artean banatuko dituztenak.

Ostegunean, Aseguruen Konpentsaziorako Partzuergoak guztira 2.000 indemnizazio-eskaera inguru izango direla eta kalteengatik 15-16 milioi euro ordaindu beharko dituztela aurreikusi zuen. Eskaera horietatik 450 bat ibilgailuei lotuta egongo lirateke; 1.300, etxebizitzei eta komunitateko jabetzei; eta 250, bulegoei, dendei eta lantegiei.

Erriberrin, bizilagunek ere bat egin dute kaleetako lokatza garbitzen:

Lokatsaren aurkako borrokak Oliteko bizilagunak berrindartu ditu
Lokatsaren aurkako borrokak Oliteko bizilagunak berrindartu ditu
Lokatsaren aurkako borrokak Oliteko bizilagunak berrindartu ditu

1:28
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Eguraldia Donostia Gizartea Eguneko albisteak Tafalla Albisteak Uholdeak Erriberri azken ordukoa