Gizartea -
Beriaingo hilketa
Yanela Zarumaren kasua hilketa dela dio fiskalak, eta ez homizidioa
22 urteko gazte ekuatoriarra bere bikotekide ohiak hil zuen apirilaren hasieran. Herri epaimahai batek jarraituko du auzia.
Erredakzioa
Yanela Zarumaren heriotza hilketa izan zela iritzi dio fiskalak eta ez homizidioa, 22 urteko neska ekuatoriarra bikotekide ohiaren esku hil zen apirilaren hasieran.
Antza, bikotekide konortea galtzeraino heldu zion lepotik eta ondoren ito eta Beriaingo baltsa batera jaurti zuen gorpua.
Diario de Navarra egunkariak dakarrenez, Fiskalak eta akusazioak hilketa delitua dela iritzi diote (20 eta 25 urte arteko kartzela-zigorra) eta ez homizidioa (10 eta 15 urte arteko espetxea).
Auzia herri-epaimahai batek jarraituko du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea