Gizartea -
ANTOLAKUNDE KRIMINALA
Zazpi pertsona atzeman dituzte Iruñean, tabako faltsifikatua saltzeagatik
Sanferminetako operazio berezian, Guardia Zibilak zazpi pertsona atxilotu ditu Iruñean tabako faltsifikaturen salmentagatik. Poliziak 514 tabako pakete baino gehiago konfiskatu ditu.
AGENTZIAK|ERREDAKZIOA
Guardia Zibilak antolakunde kriminal bat atxilotu du Nafarroako hiriburuan, tabako faltsifikatua saltzeagatik. Guztira, zazpi pertsona atzeman eta legea betetzen ez zuten 514 pakete konfiskatu dituzte.
Sanferminak direla eta, ikerketa berezi bati ekin zioten Beriaingo fiskal saileko agenteek, Guardia Zibilaren arabera.
Horretan, Udal Poliziaren eta tabako enpresa batek kontratatuko detektibe-enpresa baten laguntza izan dute. Detektibe-enpresa horrek zenbait saltzaile ibiltari hauteman zituen Iruñeko kaleetan.
Poliziak adierazi duenaren arabera, taldearen egitura ezin hobea zen. Kide bakoitzak garraio, salmenta eta distribuziorako hainbat lan egin behar zituen.
Antolakuntza kriminaleko kide guztiak atxilotu dituzte. Aurrekariak dituzten Errumaniako bost gizonezko eta bi emakumezko epaitegiaren esku egon ondoren, epaiketa azkar batean kondenatu dituzte. Bi delitu leporatzen dizkiete; alde batetik, talde kriminal baten kide izatea eta, bestetik, jabetza intelektualaren aurka egitea, saldutako produktuak faltsuak direlako.