Gizartea -

GENERO INDARKERIA

Gizon bat atzeman dute Sestaon, bikotekideari eraso eta labanaz mehatxatzeagatik

Antza, gizonak bere bikoteari eraso eta labanaz mehatxatu zion uztailaren 13an, 18:30ean, Sestaoko (Bizkaia) etxebizitza batean. Genero indarkeria leporatuta atxilotu dute gizona.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Sestaon (Bizkaia), udalerriko etxebizittza batean, bikotekideari eraso eta labanaz mehatxu egitea leporatuta.

Atxiloketa uztailaren 13an, 18:30 aldera, egin zuen Ertzaintzak, Sestaoko etxebizitza batean emakume baten oihuen berri izan ondoren.

Lepoan zenbait lesio ditu biktimak. Adierazi duenaren arabera, eztabaida bat izan eta gero, gizonak emakumea lepotik hartu eta lurrera bota zuen.

Gainera, labanaz mehatxatu ziola salatu du emakumeak.

Emakumea osasun zentro batera eraman zuten; 58 urteko gizona, aldiz, atxilotu zuten, genero indarkeria delitua leporatuta.

_________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Sestao argazkiak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Mundu matxista