Gizartea -

Donejakue Bidea

Donejakue Bideko erromesen segurtasuna indartzeko aplikazio bat aurkeztu dute

Zerbitzua erabili nahi duten Donejakue Bideko erromesak geolokalizatzeko telefono mugikorretarako 'app' bat martxan jarri du Guardia Zibilak.

Donejakue bideko erromes bat errepide batean.
Donejakue bideko erromes bat errepide batean.
Donejakue bideko erromes bat errepide batean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak telefono mugikorretarako aplikazio bat sortu du Donejakue Bideko erromesen segurtasuna indartzeko. Teknologia sistema baten bidez, app hori aktibatuko duten erromesak geolokalizatu ahalko dituzte.

Barne Ministerioak 2014an martxan jarritako Alertcops aplikazioarekin lotuta dago 'Meritu oneko zaindari' izeneko sistema, Guardia Zibileko Zuzendaritza Nagusiak prentsa-ohar batean adierazi duenaren arabera.

Era berean, Guardia Zibileko jarraipen zentro batekin konektatua dago, egun osoan. Ezbehar bat gertatuz gero, laguntza eskaini eta gertuen dauden Guardia Zibileko kideak bidali ahal dizkie erromesei.

Alertcops aplikazioko erabiltzaileek informazio mezuak jasoko dituzte, Guardia Zibileko telefonoarekin (062) eta hainbat segurtasun aholkurekin.

Gainera, Guardia Zibilak eta AMCSek komunikazio kanpaina bat abian jarri dute. Horretan, liburuxkak banatuko dituzte segurtasun gomendioekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia albisteak Nafarroa gaur EAE albisteak Telefonia mugikorra albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Galizia albisteak Donejakue bidea albisteak Aplikazioak gaur