Gizartea -

TSUNAMI ARRISKURIK EZ

Hainbat eraikin kaltetu dira Balin izandako 5,7 graduko lurrikararen ondorioz

Seismoa gorabehera, Indonesiako aginteek ez zuten tsunami arriskurik ezarri.

Indonesiako terremotoa, 2019ko uztailaren 16an. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.
Indonesiako terremotoa, 2019ko uztailaren 16an.
5,7 graduko lurrikara batek hainbat eraikin kaltetu ditu Balin

0:47

AGENTZIAK|ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indonesia erdialdean, 5,7 graduko lurrikara batek kalteak egin ditu Baliko zenbait eraikinetan, uharteko hainbat eskola, tenplu eta hoteletan, besteak beste.

Ameriketako Estatu Batuetako sismologia zentroaren arabera, Denpasar hiritik (Bali uharte eta probintziako hiriburua) 82 kilometrora izan da lurrikara, 91 kilometroko sakoneran.

Herrialdeko agintariek ez dute tsunami arriskurik iragarri. Hala ere, Twitterren zabaldutako argazki eta bideoen bidez Indonesiako Hondamendiei Aurre Egiteko Agentzia Nazionalak azaldu duenez, uharteko hainbat hotelek ostatu hartuta zituzten bezeroak bertatik eraman zituzten, badaezpada.

Horrez gain, Bali ondoan dagoen Java uhartean ere nabaritu dute seismoa. Banyuwangiko meskita batean, esaterako, teilatua eta goiko partea hautsi ditu.

Bertako hedabideek esan dute hainbat teilatu erori edo kaltetu direla, eta lurrikarak kalte nabariak eragin omen ditu bi eskolatan, Kutako gobernu-bulego batean (Baliko aireportu internazionaletik gertu) eta Denpasarko zenbait hoteletan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lurrikarak gaur Zer gertatu da gaur Indonesian?