Gizartea -

Euskararen ordenantza

Iruñeko Udaleko 7 lan deialdi auzitara eraman dituzte euskara aintzat ez hartzeagatik

Administrazioan Euskaraz Taldeak (AET) helegitea aurkeztu du Nafarroako Administrazio Auzitegian aurreko udal gobernuak egindako deialdiek euskararen ordenantza urratzen dutelakoan.

Lan deialdiak aurreko udal gobernuak egin zituen. Argazkia: Angel Arana
Iruñeko Udaletxea
Lan deialdiak aurreko udal gobernuak egin zituen. Argazkia: Angel Arana

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko euskararen ordenantza urratu dutelakoan, Udalak egindako zazpi lan deialdi auzitara eraman ditu Administrazioan Euskaraz Taldeak (AET).

Administrazioa euskalduntzearen aldeko elkarteak ohar baten bidez gogorarazi duenez, ordenantza 2019ko maiatzaren 29an sartu zen indarrean, eta ordutik, zazpi lan deialditan urratu dute, UPNk alkatetza berreskuratu aurretik.

Deialdiok ekainaren 7an argitaratu zituen Iruñeko Udalak, eta horietan denetan euskaraz jakiteagatik 0 puntu ematea aurreikusi dute. Euskararen ordenantza berriak ezartzen du euskararen puntuazioak osoaren % 10 behar duela izan jendaurreko lanpostuetan, eta % 5, gainerakoetan.

Hori horrela, zazpi helegite bultzatu ditu taldeak Nafarroako Administrazio Auzitegian, Euskararen Ordenantzak ezarritakoa aplika dadin. Hiru kasutan (Berdintasuneko 2 teknikari lanposturako, Gazteriako 2 teknikari lanposturako eta hezitzaileen 91 lanposturako) bide judiziala amaituta dago jada, UPNren gobernu taldeak bertan behera utzi dituelako.

Honako deialdi hauek errekurritu dituzte: Hiri kontserbazioko 31 ikuskapeneko ofizial lanpostu barne-igoera murriztuan betetzekoa, 30 udaltzain lanpostu oposizio bidez betetzekoa, osoko bilkurako idazkari lanpostu bat oposizio bidez betetzekoa eta gizarte laneko erdi-mailako 17 tituludun lanpostu oposizio bidez betetzekoa.

Taldeak salatu duenez, "garai iluna datorkio euskarari UPNrekin, baina, euskarari dagokionez, aldaketaren aldeko gobernu taldearen bukaera ez da oso ona izan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Iruñea UPN Nafarroa Gizartea EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Iruñeko Udala