Gizartea -

Bilaketa operazioa

Donostian desagertutako 52 urteko emakumearen bila jarraitzen dute

Emakumeak 1,63 metroko altuera du, ile kizkurra dauka eta argala da. Haren ibilgailua ere desagertu egin da.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostian desagertutako 52 urteko emakumea bilatzeko operazioa abian dago astelehen honetan, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Emakumeak 1,63 metroko altuera du, ile kizkurra dauka eta argala da. Senideek igandetik ez dute haren berririk. Halaber, emakumearen ibilgailua ere desagertu da.

Sare sozialetan zabaldutako mezu batean, laguntza eskatu diete herritarrei. Hala, norbaitek ikerketarako lagungarria izan daitekeen daturik badauka, 112 telefonora deitzeko eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak