Gizartea -
Gasteiz
Kepa Sojo izango da Andre Maria Zuriaren jaietako pregoilaria
Zinemagileak "tradizioaren eta XXI. mendeko elementuak elkartzeko proposamena" egin du aurtengo jaiei begira.
Agentziak | Erredakzioa
Kepa Sojo hautatu dute Gasteizko Andre Maria Zuriaren ohorezko jaietako pregoilari izateko. Horrenbestez, zinemagile laudioarra arduratuko da hiriko festei hasiera emateko testua irakurtzeaz, abuztuaren 2an.
Maider Etxebarria eta Felipe Garcia alkateordeek eman dute astearte honetan ezagutzera Sojoren izena. Gasteizko Udaletik, Sojoren "bi aldeak” nabarmendu dituzte. Izan ere, zinemagilea ez ezik, Historia irakaslea da EHUn. Gainera, Gasteizko film laburren jaialdiko zuzendaria da.
Sojok "tradizioa eta XXI. mendeko elementuak elkartzeko proposamena" egin du aurtengo jaiei begira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea