Gizartea -

Baionan topatu dute

Topatu dute Donostian desagertu zen emakumea

Berrogeita hamabi urteko emakumezkoa ospitale batean aurkitu dute. Igandetik zegoen desagertuta.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandean Donostian desagertu zen 52 urteko emakumea onik topatu dute astearte honetan, Baionako ospitale batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Senide batek salaketa jarri zuen atzo Ertzaintzan, etxera itzuli ez zela ikusita.

Horren ostean, Poliziak ikerketa abiatu zuen emakumea topatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Baiona Gizartea Eguneko albisteak Albisteak