Gizartea -

Ilargiratzearen 50. urteurrena

Gizakia Ilargira heldu zela ukatzen duen esamesa gezurtatu egin dugu

Ezinezkoa badirudi ere, bost hamarkada pasatu ondoren, Armstrongen ilargiratzea Kubrickek estudio batean filmatutako muntaia izan zela uste dute oraindik batzuek.

Neil Arsmtrongen, Buzz Aldrinen eta Michael Collinsen ilargiratzea. Argazkia: NASA
Neil Arsmtrongen, Buzz Aldrinen eta Michael Collinsen ilargiratzea.
Neil Arsmtrongen, Buzz Aldrinen eta Michael Collinsen ilargiratzea. Argazkia: NASA

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uztailaren 20an, larunbatean, Apolo 11 misioa Ilargira heldu zen egunaren 50. urteurrena da. Historia aldatu zuen arren, oraindik badago zalantzan jartzen duenik.

Neil Armstrongen, Buzz Aldrinen eta Michael Collinsen ilargiratzea munduko telebista guztietan eskaini zuten. Horrela, XX. mendeko gertakari garrantzitsuenetariko bat izan zen. NASAren datuen arabera, 500 milioi pertsonak ikusi zuten.

Esamesa hori defendatzeko, hainbat arrazoi ematen dituzte: Ilargian jarritako bandera mugitu egiten zela, ilargi-moduluak kraterrik ez zuela sortu azalean, harri batean “C” bat idatzita zegoela, bideoak zein argazkiak pertsona batek atera zituela eta ikus-entzunezko eduki horiek guztiek atzealde bera zutela.

Froga zientifikoak gorabehera, zenbait esamesa ez dira hil. Gezur ezagunenaren eta surrealistenaren arabera, AEBko Gobernuaren muntaia izan zen Apolo 11 misioa, Sobietar Batasunari espazioko lasterketan aurrea hartzeko. Zehazki, Stanley Kubrickek Hollywoodeko plato handi batean filmatu zuela esaten dute eszeptikoek.

Bandera mugitzen da

Bad Astronomy webgunearen sortzailea den Philip Plait astronomo estatubatuarraren esanetan, bandera ez zen mugitzen, baina hagaxka horizontal bat eta bertikal bat jarri zizkioten tente izateko. “Bandera ez zen guztiz zabaldu. Uhindura bat zuen, guztiz itxita ez dagoen errezela balitz bezala.

Eginkizuna gezurtzat ematen duten pertsona gehienek ilargiratzearen irudietan ageri zen banderaren mugimendua nabarmentzen dute. Horien arabera, Armstrongek eta Aldrinek jarritako bandera mugitu egiten da, baina Ilargian ez dago haizerik; ondorioz, bandera bat ezin daiteke mugitu.

AEBko bandera Buzz Aldrinen alboan, Ilargian. Argazkia: NASA

AEBko bandera Buzz Aldrinen alboan, Ilargian. Argazkia: NASA

Moduluak ez zuen azaleran kraterrik utzi

Apolo 11 misioaren ilargi-moduluak ez zuen kraterrik utzi Ilargiaren azalean, eta hori da beste hainbaten argudioa.

Dena den, horrek ere badu azalpenik. Ilargiko grabitatea Lurrekoaren seirena da. Hortaz, Ilargian, moduluaren pisua Lurrean duenaren seirena da, hots, 3 tona baino gutxiago. Bi autoren pisua, baina, oso txikia da Ilargiaren masa kontuan hartuta.

Gainera, NASAren arabera, helmugara iritsi baino lehen, moduluaren motorrak itzali egin zituzten, eta planeatuz ilargiratu zen. Beraz, emeki-emeki pausatu zenez, ez zuen markarik utzi.

Apolo 11 misioaren ilargi-modulua.

Apolo 11 misioaren ilargi-modulua. Argazkia: NASA

Arroka bateko "C" letra

Espazio-agentziak argitaratu zuen argazki originalean, ez zen "C" hori inondik inora agertzen.

NASAk zabaldutako argazki batean, Ilargiko harri batean "C" bat idatzita zegoela ematen du, baina ustezko letra hori argazki originalaren kopien akats bat dela egiaztatu dute, inprimagailuan zuntz edo ileren bat sartu zelako, seguruenik.

Apolo 11ko argazki originalean ez dago 'C' letrarik.

Apolo 11 misioiko argazki orgininala (ez dago 'C' letrarik). Argazkia: NASA

'C' letra Ilargiko harri batean, akats baten ondorioz sortutakoa.

Argazki originalaren kopia. Argazkia: WikimediaCommons

Atzealde bera agertzen da argazki guztietan

Negazionisten hitzetan, argazkiak oso urrunetik atera zituzten, eta horien atzealdea margotuta zegoen.

Argazkietan agertzen ziren atzealdeak ez ziren berdinak, antzekoak baizik, eta argazki batzuetan mendixkak ematen zutenak oso urrun zeuden mendiak dira.

Horrek ere badu azalpenik. Lurrean, urrun dauden objektuak gaizki fokuratuta agertzen dira argazkietan. Ilargian, aldiz, atmosferarik eta urruneko objektuak ezkuta ditzakeen lanbrorik ez dagoenez, objektuak argiago agertzen dira eta gertuago daudela ematen du; beraz, distantziak ez dira oso ondo antzematen.

Ilargian dauden muinoak, Buzz Aldrinen atzean. Argazkia: NASA

Ilargian dauden muinoak, Buzz Aldrinen atzean. Argazkia: NASA

Nork filmatu zuen Armstrong?

Eszeptikoen ustez, Stanley Kubrick zuzendariaren ustezko muntaia da guztia, baina, egia esan, bereizmen txikiko kamera batek filmatu zuen Neil Armstrong, aldizkari espezializatuek zein Stuart Hardwick idazle, historialari eta kazetariak adierazi dutenez. Kamera hori Modularized Equipment Stowage Assembly (MESA) izeneko gailu batean jarri zuten. "Apolo esperimentu-paketeak" modu autonomoan eramateko erabili zituzten gailu horiek, eta aipatutako bideokamera hori, besteak beste, horietako batean garraiatu zuten.

Buzz Aldrin Ilargian ibiltzen. Argazkia: NASA

Buzz Aldrin Ilargian ibiltzen. Argazkia: NASA

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia albisteak Zientzia hedapena gaur Albiste faltsuak gaur AEB espazio agentzia Astronomia