Gizartea -

RENFE ALDIRIAK

Santurtzirako trenek atzerapenak izango dituzte, tunel bateko lanak direla eta

2. linea itxiko dute, uztailaren 22tik abuztuaren 9ra.

Bilboko Renfe Alidirietako trena. Argazkia: EFE
Bilboko Renfe Alidirietako trena.
Bilboko Renfe Alidirietako trena. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Renfe Aldirietako C-1 lineako (Bilbo - Santurtzi) trenen ordutegia aldatuko da, iaz euriak eragindako lur-mugimenduak direla eta Adifek Urbinagako tunelean (Sestao) egingo dituen lanen ondorioz.

Uztailaren 22tik abuztuaren 9ra, 2. linea itxita egongo da. Hortaz, 1. linean baino ez dira ibiliko Santurtziko trenak, Adifek prentsa-ohar batean adierazi duenez. Zerbitzuak arintzeko, linea bakarra dagoenez, Santurtziko trenek bost eta hamar minutu arteko geldialdiak egingo dituzte, astelehenetik ostiralera puntako orduetan, Barakaldoko tren geltokian.

Urak kaltetutako tuneleko ahoa konpontzeaz gain, ezpondak indartu egingo dituzte, zerbitzuen "erregulartasuna bermatu" eta tarte horretan abiadura murriztu beharra ezabatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Santurtzi Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Renfe Garraio publikoa gaur