Gizartea -
Lan gatazka
Metro Bilbaok hiru lanuzte egun deitu ditu maiatzarako eta ekainerako
Ordezkari sindikalek jakitera eman duenez, lanuzteak maiatzaren 25ean eta ekainaren 1ean eta 8an izango dira. Haien esanetan, Metro Bilbaoko zuzendaritza "ez da hitzarmen kolektiboa betetzen ari".
Erredakzioa
Metro Bilbaoko enpresa-batzordeak lau ordutako lanuzte egunak deitu ditu datozen hilabeterako, hau da, maiatzaren 25erako eta ekainaren 1erako eta 8rako. Ordezkari sindikalek salatu dutenez, Metro Bilbaoko buruzagiak "ez dira hitzarmen kolektiboa betetzen ari".
Gauzak horrela, 06:30etatik 08:30ak arte eta 18:30etatik 20:30ak arte izango dira lanuzteak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea