Gizartea -

Nafarroa

Neskato bat ingresatu dute Tuterako ospitalean meningitisa duelakoan

13 urteko neska atzo eraman zuten ospitalera. Nafarroako Osasun Sailak kasu horietan jarraitu ohi den protokoloa jarri du martxan eta neskatoaren gelakideek prebentzio tratamendua jaso dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

13 urteko neskato bat ingresatu dute Tuterako Reina Sofia Ospitalean meningitisa duelakoan, horrela jakinarazi du Nafarroako Osasun Sailak.

Ebro Bailarako Institutuko ikaslea da gaixorik dagoen adingabea. Atzo ingresatu zuten ospitalean eta Osasun Sailak kasu hauetan ezarri ohi den protokoloa jarri du martxan.

Neskatoaren gelakideek prebentzio tratamendua jaso dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea