Gizartea -
Akusatuak aurrekariak ditu
Adingabe bati sexu-abusua egin diolakoan atxilotu bat Errenterian
46 urteko gizonezkoa atxilotu du Ertzaintzak, ustez Errenteriako taberna bateko komunean neskato bati ukitu lizunak egin zizkiolako.
Erredakzioa
46 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Errenterian, taberna bateko komunean adingabe bati ukitu lizunak egin izana leporatzen diote.
Herrizaingo Sailaren arabera, gertakaria atzo arratsaldean jazo zen. Antza neskatoa amarekin zegoen tabernan, eskuak garbitzera joan zen komunera eta handik itzultzean gizon batek ukituak egin zizkiola esan zion amari.
Ustezko erasotzailea tabernan kontsumizioa hartzen ari zen gizonezko bat zen.
Adingabearen amak Ertzaintzari gertatutakoa ohartarazi zion eta agenteek susmagarria tabernan bertan atxilotu zuten. Antza aurrekariak ditu, beste adingabe bati sexu-abusua egitea egotzita atxilotu zuten arinago.