Gizartea -

HEZKUNTZA

Jaurlaritzak 200 milioi banatuko ditu hiru unibertsitateen artean, 2022ra arte

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak 2019-2022 aldirako kontratu programak sinatu ditu Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Deustuko Unibertsitatearekin eta Mondragon Unibertsitatearekin.

Vicente Atxa, Nekane Balluerka, Cristia Uriarte eta Jose Maria Guibert. Argazkia: Irekia
Vicente Atxa, Nekane Balluerka, Cristia Uriarte eta Jose Maria Guibert
Vicente Atxa, Nekane Balluerka, Cristia Uriarte eta Jose Maria Guibert. Argazkia: Irekia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak programa kontratuak sinatu ditu asteazken honetan Euskal Unibertsitate Sistemako hiru unibertsitateekin: UPV-EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea. Guztira, 200 milioi euro bideratuko ditu datozen lau urteetan (2019-2022), orain baino 16 milioi euro gehiago, 120 ekintza baino gehiago garatzeko.

Gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Lakuako egoitzan sinatu dute akordioa Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Nekane Balluerka UPV-EHUko errektoreak, Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko errektoreak eta Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak.

Sailburuaren esanetan, programa kontratuaren bitartez unibertsitateen funtzionamendua eta kudeaketa-egiturak hobetzea da helburua, hots, egituran eta kudeaketan egindako aldaketen bitartez, Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateek esparru jakin batzuetan aurrera egin dezaten lortzea. 

Programa kontratuetan dauden ekintza guztiak garatzeko 200 milioi eurotik gorako aurrekontua hitzeman du Eusko Jaurlaritzak unibertsitateekin, aurreko kontratu programan baino 16 milioi euro gehiago. Guztira, 49.134.873 euro bideratuko ditu 2019an, 49.733.521 euro, 2020an; 50.209.709 euro, 2021ean, eta 51.008.083 euro, 2022an.

UPV-EHUk 139.357.823 euro jasoko ditu 2022ra arte, Deustuko Unibertsitateak 32.586.432 euro eta Mondragon Unibertsitateak 28.141.931 euro.

Uriarteren hitzetan, 2019-2022 Unibertsitate Sistemaren Plana bost garapen-ardatzen arabera planteatzen da, eta ardatz horiek funtsezkoak omen dira Euskal Unibertsitate Sistema sendotzeko zereginean eta bikaintasunean aurrera egiteko. Ardatz horietako bakoitzak aurretiaz adostutako ekintza batzuk aipatzen ditu, eta ekintza horiek dira gaur sinatutako dokumentuak jasotzen dituenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU Deustuko Unibertsitatea Mondragon Unibertsitatea albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntzako albisteak 2024