Gizartea -

Auzitegi Nazionala

Gipuzkoan atxilotutako 3 ustezko jihadistak gaur eramango dituzte epailearen aurrera

Asteartean hartu zituzten atxilo Urnietan, Ibarran eta Urretxun doktrinamendua eta terrorismoa goratzea egotzita.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteartean Gipuzkoan atxilotutako hiru ustezko jihadistak gaur eramango dituzte Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrera. Doktrinamendua eta terrorismoa goratzea egotzi diete.

Maria Tardon Instrukzioko 3. epaitegiko epaileak galdekatuko ditu, iturri juridikoek zehaztu dutenez.

27 urteko marokoarrak asteartean atxilotu zituzten Urretxun, Ibarran eta Urnietan. Operazioan euren etxeak ere miatu zituzten.

Espainiako Barne Ministerioak ohar batean adierazi zuenez, hirurak internet bidez "Estatu Islamikoaren propaganda kontsumitzen" hasi ziren; ondoren, jarduera birtuala areagotzen joan ziren, eta, azkenik, eurak zabaltzen zituzten "gorroto eta indarkeria mezuak" sare sozialetan.

Halaber, "jendea erakartzeko eta doktrinamendua gauzatzeko gaitasuna" zutela ohartu ziren ikertzaileak. Hala ere, terrorismoaren aurkako hainbat polizia operazioren ostean, segurtasun neurriak handitzea erabaki zuten eta online bidezko komunikazioak gehiago kontrolatzen hasi ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Gipuzkoa Gizartea Estatu Islamikoa Jihadismoa Eguneko albisteak Urnieta Albisteak Urretxu Ibarra